lunes, 25 de noviembre de 2013

ZIERBENAKO LA ARENA FRONTOIA:


8 comentarios:

  1. Bloga orokorrean oso ondo dago. Nahiz eta moodle-en eskema ez jarraitu beste antolakuntza pentsatu dute eta nahiko garbi geratu da. Sarreran egindako bideoa oso erabilgarria da frontoiaren egitura azaltzeko, baina nik beste bat jarriko nuke zuek frontoian jolasten. IKT eta informazio iturriak erabili dituzte eta lana informazio askorekin agertzen da. Talde osoaren argizkiak jarriko nituzke.
    Azken nota:8
    Iker Reola Ramirez 1.maila Euskarazko taldea

    ResponderEliminar
  2. Blog hau ikusi eta gero esan behar dut, erakargarria iruditzen zaidala. Lan handiko bloga da eta oso txukun eta ordenatuta dago, informazio aurkitzeko erraza da.
    Ebaluazio irizpideei dagokienez, informazio iturri mota desberdinak erabili dituztela nabaritzen da hau da dokumentuak, elkarrizketak, argazkiak…etb. Horretaz gain kolaborazio lanaren arloan ikus dezakegu, taldekide guztiak parte hartu dutela.
    Baita ere, adierazi beharra dago hizkuntzaren aldetik, modu erraz eta ulergarri batean egin dutela, edozeinek irakurtzeko moduko. Eta ez dute ortografia akatsik. Beraz, nire nota 9 bat da.
    Monica Garcia 1.maila Euskarazko taldea

    ResponderEliminar
  3. Boga ireki orduko aipatzekoa da oso erakargarria iruditu zaidala, bai txukuntasunagatik eta informazioa aurkitzeko erraztasunagatik. Ezin dezaket esan kide guztiak frontoiari bisita egin diotela ez ditudalako ez taldeko argazki ez bideorik ikusi.
    Informazioari erreparatuz, edukiei buruz nahi nukeen informazio guztia aurkitu dut eta oso era ordenatuan, baita irakurtzerakoan ere ez zait batere astuna egin erabilitako hizkuntza oso aberatsa delako. Baita ere, informazio iturri motak era kopurua handia izan dela ikusi egin dut eta ori oso egokia iruditu zait.
    Gehien gustatu zaidan atala historiarena izan da oso jorratuta dagoelako, baita sarreran aurkitu dudan bideoa oso zehatz laburtzen duelako zeintzuk diren frontoiaren arauak. Bestalde, faltan bota dudan atala elkarrizketa izan da.
    Ortografiari buruz ez ditut akatsik aurkitu.
    Zorionak talde, nire kalifikazioa: 8,5
    Ander Sedano (2. Taldekoa euskara).

    ResponderEliminar
  4. Bloga ireki bezain laster erabili duten formatoa oso interegarria iruditu zait. Erabili dituzten hitzak sailkapena egiteko ezberdinak dira beste kideen lanekin alderatuz baina oso egokiak iruditu zaizkit. Edukiei erreparatuz oso ondo antolatua dagoela esan beharra dago eta azalpenak oso onak dira. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte hala nola teknologia arlokoak bideoak eta informazio orokorra. Bertan erabilitako hizkuntza aberatsa eta erraz ulertzekoa da. Gainera ez daude ortografia akatsik.

    Blogetik gehien gustatu zaidana erabilitako formatoa izan da, ulertzeko erraza eta lehiatiletan antolatutakoa. Gero ere arlo bakoitzean txertatuko informazioa oso ondo adierazita dago.
    Bideoan ez dira partaide guztiak agertzen eta egokiena guztiak egotea izango litzateke talde- lana baita. Bestalde bibliografia atala gehitzea baliotsua iruditu zait eta horregatik lan honek nota on bat merezi du!
    ZORIONAK NESKEEI!

    Azken nota : 8,75

    Mikel Legarreta Zamalloa 2 taldea euskera

    ResponderEliminar
  5. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  6. Blog hau ebaluatzerako orduan nahiko ondo dagoela iruditu zait. Lehenik eta behin, hainbat informazio iturri erabiltzen dituzte (elkarrizketak, club-aren dokumentuak...). Bestalde, IKT ugari erabiltzen dituztela ikusten da (bideoak, argazkiak,grafikoak...). Nahiz eta beste blogeekin konparatuta ordena ezberdina izan, ordenaturik dagoen bloga dela bistan geratzen da. Edukiak nahiko garaturik daude eta ortografia akats larririk ez da ikusten.
    Jokamoldearen egitura, joko ekintza eta jokoaren testuingurua oso ondo deskribaturik daude nahiz eta gidoaren puntuak orden berean ez jarraitu.

    Guztia kontutan hartuta, blog honi jartzen diodan nota hurrengoa da: 9.

    Jon Urien Barturen. 1.Mailako Euskarazko Taldea.

    ResponderEliminar
  7. La arena frontoiari buruzko blogak hondartzaren ondoan duen kokapenaren ondorioz harritu egin nau. Egitura argia eta txukuna du eta informazioa ongi banatuta dago aurkitzeko lagungarria eginez. Oso itxura erakargarria du.
    Gainera, informazio iturri ugari eta desberdinak erabili dituzte edukiei buruzko galdera guztiei argitasun handiz erantzunez. Argazki eta bideoen erabilerak bloga askoz erakargarriagoa egiten dute.
    Hizkuntzaren aldetik, ulertzeko moduan idatzita dago, akats ortografikorik gabe.
    Nota: 9
    Amaia Gamboa 1.maila euskarazko taldea

    ResponderEliminar
  8. Ebaluazio irizpideei jarraituz, blogean ikusi ditudan informazio iturriak oso argiak dira eta zenbait iturritik ateratakoak, gehienbat bertako pilota kluba. Frontoiaren edukiak ondo azalduak daude informazioarekin zein argazkiekin, gainera txapelketei buruz dagoen informazioa oso landua dago. ITKaren baliabideei dagokionez zenbait informatika tresna erabili dituzte. Baliabide horiek didaktikoak izateaz aparte oso egokiak eta erakargarriak dira. Ordenari dagokionez, bloga oso argia eta gauzak bilatzeko erraza. Ikusten denez, taldeko lana izan da, laurak parte hartu dutelako blogaren eraketan. Hizkuntzaren arloan, ulerterraza da. Agian akats ortografiko batzuk egin dituzten, baina orokorrean hidazkera ondo dago.
    Besterik Gabe, nire nota 8,75 da.

    ResponderEliminar