JOKOA

Jokoari dagokionez, frontoi honek ezaugarri berezi batzuk ditu:

 JOKALARIEN KOKAPENA:                           

 - SAKE ETA ERRESTO EGOERAN:

Kasu honetan, sakatzailea frontisetik nahiko hurbil kokatzen da eta bere kidea lehenengo marran. Bestalde, errestoa egin behar duen bikotea kantxa bukatzen den gunean kokatzen dira.   
                                                                                                  Frontisa

- JOKOAN ZEHAR:
Frontoi honetan jokatzen denean ohikoa da  aurrelariak eta atzelariak ez egotea, normalean ezker eta eskuineko posizioak sortzen direlako, kide bat beste kidearen aurrean egon ohi den arren.   
                                                                    Frontisa
Jokoan zehar gerta daitekeen kokapen posible bat
EPAILE MOTA:

Frontoi hau plaza librea denez, bi epaile daude bakoitza alde batean kokaturik, pilota ona edo txarra izan den zihurtasun handiagoarekin jakiteko.
Partiduan bi epaileak jokoari begira


DUELU MOTA:
(2:2) Duelua

La Arena frontoian gehienetan (2:2) egoeran jokatzen da, nahiz eta (1:1) egoeran batzuetan ere jokatzen den. Honen arrazoia garbia da, izan ere paleta tenis jokamoldea binaka jolasten delako eta eskuz buruz buru jolastu daitekeen arren jokamolde hau ez da gomazko paleta bezain beste praktikatzen kasu honetan.

 SAKEA:

 -SAKATZAILEA:

Kasu honetan, sakalaria ez dago zehaztua, eta ondorioz, ongien  sakatzen duenak egiten du sakea. Hau da, pilota frontisetik urrunen jaurtitzeko gai den jokalaria.

-SAKEA NOLA?

Frontoi honetan, sakea librea da, hau da, nahi duzun lekutik atera dezakezu, normalean frontisetik gertu, baina sakea kantxaren lehenengo marra igaro behar du eta kantxako azkeneko marra txuria ordea, ezin du punparik egin gabe pasa.

TANTO ETA JOKALDIRIK OHIKOENAK:

Frontoi honetako tanto eta  jokaldirik ohikoenak pare bat dira. Guk aukeratutako jokamoldean, jokaldirik ohikoenetako bat pilota kantxaren alde patetik bestera gurutzatzean datza, izan ere txapa oso baxua duenez eta kantxa irekia izanik, tanto zihurra izan ohi da. 
Beste jokaldi ohikoenetarikoa ordea, azkeneko marrarekin jolastean datza,pilota ahalik eta urrunen botaz eta horrela aurkariak atzealdean kolpatzeko lekurik ez duenez tantoa izan ohi da.

MARKAGAILUA:

Normalean erabiltzen den markagailua mugatua da eta 22 tantotara jolastu ohi da. Dena den, azkenaldian ligako partidak luzatzearren, 25 tantora jokatzen ditugu, partida bakarrak direlako. Nahiz eta bigarren fasean, 22 tantoak mantendu. 

JOKOA ALDATZEN DUEN KANPO FAKTOREA= ITSASOA:

Frontoi hau itsasoaren ondo ondoan dagoenez, marea igotzen denean, pelota ez da normalean bezain beste igotzen eta kasu horietan aldeetara jolasten da. Ondorioz jokoa estutzen da eta horrek bikoteen maila berdintzea dakar.


                                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario