Blog honetan Zierbenako La Arena frontoia aurkeztuko dizuegu eta bertan jolasten diren euskal pilotako jokamoldeak. Bereziki, PALETA TENIS jokamoldea. Kasu honetan ordea, teniseko pilotarekin jolasten da eta zenbait kasutan pala argentinarra edo pala zabalarekin ere. Beraz frontoi honetan jolasten den jokamoldea ez litzateke ofiziala izango. Dena den, txapelketa eta desafio ugari antolatzen dira eta askotan txapelketa ofizialek izan ohi duten seriotasun berdinarekin edo hobearekin.
|
La Arena frontoia goitik ikusita |
La Arena frontoi honetako paleta tenis jokamoldea, hainbat bitxikeri eta aldaketa dituen arren, pala jokamoldeeen barruan dago eta plaza librean jokatzen den arre, jokamolde zuzena da, hots, plekako jokamoldea.
|
La Arena frontoiaren San Ignacio de Loiola ermita |
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarLa arena frontoiari buruzko bloga oso interesgarria iruditu zait, bai pareta bakarra izateagatik eta baita hondartzaren ondoan egoteagatik ere. Blogean edukiak ondo azalduta daude argazki egoki eta errezen laguntzaz. IKT desberdinen erabilera ikusten da, batez ere bideoak eta argazkiak erabili izan direlako, eta bideo baten laguntzaz ikusi dezakegu taldeko lana dela, nahiz eta taldekide bakarra azaldu. Informazio-iturri desberdinak erabili egin dituzte, esteka desberdinak eginez, liburuekin, eta elkarrizketekin. Nire ustez falta den bakarra irudi eta bideo didaktikoago bat izango liteke. Blogean zehar ez ditut hizkuntzarekin arazorik eduki eta ez ditut ortografia akatsik aurkitu.
ResponderEliminarBeraz, nire kalifikazioa 9.5ekoa izango da.
LEIRE BERZOSA: EHU-ko 1.mailako euskarazko taldea
Blog hau ebaluatzen hasteko, transmititzen duen txukuntasunarekin hasiko nintzateke. Eta gainera, sarrerako bideoan, momentuan bertako soinuek azalpenak ematen dituenaren ahotsa estaliko zuela eta, oso interesgarria iruditu zait soinu guztia kendu eta garbi eta garbi ondoren azaltzea, txukuntasuna ematen dio. Esteketan oinarriturik, informazio iturri dexente erabili dituztela ikus daiteke, hori bai joko ekintza, testuingurua eta joko egitura esteka ezberdinetan jarri ezkero, informazioa aurkitzeko erraztasun gehiago emango lukeela uste dut. Edukiei dagokionez, argi eta garbi ikus daiteke galderei erantzuten dietela eta horretarako bideo eta argazki ezberdinez baliatu direla begi bistakoa da. SArrera honetan azaltzen den bideoa ikusirik, esan beharra dago mugitu direla blogari informazioa errazteko hainbat aspektu esakintzen, beraz, kolaborazio lana nabari dela aipatu beharra dago. Gustatu zaizkidan hainbat ezaugarrien aipamen txiki batzuk egitea gustatuko litzaidake, hala nola, sake eta errestoa zein ondo azaldua dagoen eta honi buruzko informazioa ulergarriagoa egiteko erabilitako marrazkiak oso baliagarriak iruditu zaizkit, era labur eta garbi batean dago idatzita, blog osoa orokorrean bezala eta zera aipatu nahi nuen, jokoan itsasoak duen eraginaz ohartzea eta zuek guri transmititzea oso aberasgarria iruditu zait. Azkenik, ortografia akatsik ez dut sumatu eta hizkuntza garbia azaltzen da.
ResponderEliminarBesterik gabe, Zoriondu egin nahiko nizueke egindako lanarengatik!! Nire kalifikazioa :9,5 ekoa da!!
Ane Etxezarreta, EHUko 1.mailako euskarazko 1.taldekoa
Hasi baino lehen oso frontoi polita topatu dutela uste dut, bai bere kokapenarengatik, eta baita bere ezaugarriengatik ere. Beste lanetan agertzen diren frontoietan, eguraldiak ez dauka horrenbesteko garrantzirik, eta honek, jokatzerakoan, "saltsa" berezi bat eskeintzen dio fronoti honi.
ResponderEliminarBloga oso ongi antolaturik dago eta informazioa aurkitzea oso erraza izan da. Edukiak sakontasunez azaldu dituzte, euskara argi eta akatsik gabeko batekin. IKT-ei dagokionez, bideoren bat faltan bota dut jokoa azaltzerakoan. Hala ere, argazki eta grafikoak erabiliz, era argi batean azaltzeko gai izan dira.
Informazio iturri ezberdinak erabili dituztela argi dago, eta blogak irakurtzerakoan, interesgarriak diren hainbat bitxikeri ere aipatu egin dituzte.
Orokorrean oso lan polita egin dutela uste dut.
Nire nota, 9.
Ander Borda, euskara taldeko 1E taldea