INSTALAZIOA

PLAZA LIBREA:
La Arena frontoia 1983.urtean sortu zen plaza libreko frontoia da eta gainontzeko plaza libreen antzera, euskal pilotako frontoi sinpleenetarikoa da eta irekia izan ohi da. Zeinek pareta bakarra, frontisa,soilik du.
Frontisak 10m zabalera izan ohi du eta 6-10m altuera baina kantxaren azalera aldagarria izan daiteke.
La Arena frontoia hasieran.

La Arena frontoiaren kasuan, plaza nahiko txikia eta motza denez, esku pilota eta paleta teniseko pilotarekin bakarrik jolasten dira. Frontoi honek, beste plaza libreko frontoi batzuekin konparatzen badugu,gaur egun, ez du enbutu formarik antzinan izan bazuen ere. Horrela izanik, frontoi honen joko araudiak eta ezaugarriak bereziak dira:

FRONTISA:
Frontisari dagokionez, txapa frontoi normalek dutena baino baxuago kokatuta dago, hau, frontoiaren tamainarengatik da. Gainera, frontisaren goialdea mugatzen duen marra gorriak, txapa ez direnez, pilotak hor jotzea zilegi da. Izan ere, bertan kolpatzeak soinua ateratzen ez duenez, zaila izango litzateke zihurtasun osoz ona edo txarra izan den jakitea.
La Arena frontoia gaur egun
Dena den, hau ez da beti horrela izan. Orain dela urte batzuk, frontis erdian marraztuta dagoen ikurrina txapazkoa zen eta pilotak hor jotzea txarra zen. Gainera, frontis erdiko bi marra bertikalen artean jokatzen zen soilik, espazioa asko murriztuz.

KANTXA:
Gaur egun, ez du enbutu formarik antzinan seto batzuen bidez izan bazuen ere.

Gaur egun arte izan diren aldaketa hauek jokoaren mesederako izan dira, tantoak luzeagoak izan daitezen eta ikusgarriagoak ere.

IRISGARRITASUNA:
Frontoi hau Bizkaiko Zierbena herrian kokatuta dago, Bilbotik 22,4km-ra eta kotxez 24minutura eta Zierbena herriaren barnean, La Arena hondartzaren goikaldean hain zuzen. Zierbenako zentrua dena.
Zierbenara heltzeko, kotxez ala autobusez heldu daiteke:
Autobusez joanez gero, inguruko herriren baten Bizkaibusa hartuta, Santurtzin adibidez.
Gasteiztik zierbenara heltzeko honako hau da bidea: http://goo.gl/maps/bhUxF


Ver mapa más grande
Beti ere kontuan hartu behar da, ezintasunaren bat duten pertsonek ez luketela laguntza berezia beharko kantxara iristeko, eskailerak dauden moduan, aldaparen bidez ere iritsi daitekeelako zuzenean kantxara.

NOIZ JOKATZEN DA?

Frontoi honen ezaugarriak eta ohiturak direla eta, eguraldiak ahalbidetzen duen oro jokatzeko aukera dago. Kontuan izan behar dugu ala eta guztiz ere, uztaileko azken astea zeren eta frontoia plaza ere bada. Beraz, jai egunetan beste hainbat jarduera ere aurrera eramate dira, besteak beste, herri kirolak, puzgarriak,sari banaketak... 
Bestalde, ermitan meza dagoenean jolastu daiteke, ez duelako asko molestatzen. Egia da ere, batzuetan meza frontoiaren kantxara atera dela eta kasu hauetan ezingo litzateke jolastu.
















                                                                           

No hay comentarios:

Publicar un comentario