TXAPELKETAK


1985ean jolastu zen La Arena frontoian lehenengo txapelketa. Txapelketa hau udaberrian izan zen eta irabazleak Paco Lopez eta Rober Areizaga izan ziren. Horren ondoren, urtero sortu izan dira txapelketak 1993-2004 urteren artean izan ezik, urte horietan antolatzailerik lortu ezin izan zelako.      


93.ko txapelketa

ANTOLAMENDUA:
Orokorrean txapelketa guztiek antolamendu berdina dute:
Izena ematen duten bikoteak taldeka banatzen dira eta liga gauzatzen dute. Talde bakoitzeko lehenengo klasifikatuak kanporaketa den bigarren fase batera pasa egiten dira eta irabazleak 2 puntu eta galtzaileak puntu bakarra jasotzen du.
Kanporatze fasean, bikote batek lehenengo bi lehiaketak irabazten baditu, ez da hirugarrena jokatuko baina lehenengo bi partidak talde bakoitzak bat irabaziz gero, hirugarren bat jokatuko da. 

  

Azkeneko bi urte hauetan senior/nagusi mailako txapelketak bakarrik egin dira, 15-16 urtetik gorako gizonezkoenak  zirenak. Baina 2004-2006 urteetan txapelketa mota horiek maila desberdinekin antolatzen zirenean, 13 joko maila desberdin egitera iritsi dira. Hauetan, emakume bikote maila, mixtoa, helduak, aita-semea nahiz ama-alaba... Mailak sortu ziren.

Txapelketaren partida hauek guztiak jarraian jokatu izan dira batzuetan. Izan ere,  frontoi honetan paleta teniseko maratoirik luzeenetarikoa egin da, hots, 18 ordukoa.


ANTOLATZAILEA:
Sortu diren txapelketa gehienak Roberto Areizagak sortu ditu Galipa klubaren izenean eta 2012-2013 urteetan ordea, Maloka tabernak antolatu ditu Robertoren laguntzaz ere. 


Ezkerrekoa Roberto Areizaga dugu.
Maloka taberna

Ondorengo hauek izan dira La Arena frontoiako txapelketetan parte hartu duten jokalari famatu eta hoberenetarikoak:

- Sergio Loureiro
- Ibai Perez (esku pilotaria)
- Susana Ruiz
- Patricia Espinar
- Nagore Arocena
- Nati baristi (Argentinarra)
- Idoia gordon

               "La Arena frontoiean entrenatzen" ikusi bideoa.



1 comentario:

  1. Blog honi nire iritzia emango diot. Hasteko esan behar dut frontoiaren aukeraketa gustatu zaidala, zeren eta oso berezia baita hondartzaren ondoan frontoi bat aurkitzea.
    Nire ustez, bloga honetan eduki guztiak bete egin dira eta gainera, bestelako edukiak sartu egin dituzte. Edukien antolamendua eta egitura ona izan da eta ez ditut zailtasunak izan frontoi honetako jokamoldeak ulertzeko, solik hasierako lerro batzuk ez ditut ongi ulertu baina, ordea, gainerakoa garbi azalduta dago. ( orotografia akatsaren bat badago)
    Bestetik, blogaren diseinua eta argazkien zein bideoen erabilera lagungarria izan da frontoia irudikatzeko.
    Orokorrean ongi dago eginda bloga eta horrexegatik nire nota 8 da. Zorionak!

    ResponderEliminar